top of page

Jone Gil, 28 urteko Zumarragatarra, Santa Lutzi ferian Iparragirre kalean izan zen bere postu-kide den Igor Tauschkerekin biek egiten dituen produktu artesanalak saltzen. 

 

1. Zein produktu saltzen dituzu?

 

Larruzko produktuak saltzen ditut, karterak, nezeserrak…. Dena da larruzkoa.

 

2. Zergatik aukeratzen duzu Santa Lutzi feria zure produktuak saltzeko?

 

Oso feria famatua delako hemen inguruan, jende ugari gerturatzen da urtero nahiz eta astean zehar izan. Aurten zortea izan dugu asteburuan tokatu izana. Beti asko gustatu izan zaigun feria bat izan da.

 

3. Nolakoa izan da aurtengo Santa Lutzi feria saltzaileentzat?

Guretzako behintzat nahiko ona izan da, espero genuena baino hobeto eta ingurukoekin hitz eginda uste dugu salmentak ondo joan direla.

 

 

 

 

Jone Gil

Artisautza azokako saltzailea

Nagore Marotok 20 urte ditu eta Zumarragatarra da. Bilbon bizi eta Publizitate eta Harreman Publikoko ikasketa unibertsitarioak jarduten dituen arren, bere amarekin konpartitzen duen hobbiearekin pausu bat aurrera ematea erabaki du.

 

Zein nolako produktuak saltzen dituzue?

Estainuz egindako produktuak saltzen ditugu, bozeltze-teknika (“repujado”) da erabiltzen duguna. Egiten ditugun produktuak paretako erloju handiak, kutxak, argazki markoak eta bitxiak dira: haien artean lepokoak, eraztunak, pultserak… jendeari gehien gustatzen zaizkion produktuak baitira.

 

Zergatik aukeratzen duzue zuek Santa Lutzi Feria zuen produktuak saltzeko?

Aurten adibidez, igandea izanda zortea izan dugu gehienetan astean zehar izan ohi delako eta kanpoko jende asko datorren feria bat denez... horregatik aprobetxatu dugu, aukera ona delako jende asko jasotzen duen feria bat delako.

 

Zein harrera izan dute zuen produktuek feria honetan? Gustora zaudete emaitzarekin?

Bai, egia esan ez geneuzkan aurreiritzi asko, jartzen ginen lehen aldia zelako. Jendeari gustatzen zitzaizkiola zirudien eta produktu dexente saldu genituen, uste genuena baino gehiago.

 

Beste nonbaiten saltzen dituzue zuen produktuak?

Momentuz ez, internetez saltzea pentsatzen dugu, baina oraingoz behintzat ferietan gabiltza.

 

Nola ikusi duzue Santa Lutzi feria aurten, jendeari eta giroari dagokionez, nahiz eta zuek oraingoan saltzaile izan eta ez ikusle?

Ba nahikoa jende ibili da, gainera aurten mugimendua lehenagotik hasi da, nahiko goiz. Guk azken finean postua jarri genuen, eta zonalde horretara produktu horiek gustuko dituen jendea hurbildu ohi da soilik, eta nahikoa jende egon zen.

Nagore Maroto
Artisautza azokako saltzailea 

Maider Aramendi Zumarragatarrak ikusle bezala disfrutatu du Santa Lutzi feriaz, urtero egin ohi duen bezala. Gazteentzako bezperako gauetik ospatzen den jaia den arren, inoiz ez dute galtzen Urretxu-Zumarragatarrek Santa Lutzi feriaren egun eta giro paregabea. 

 

Zergatik gustatzen zaizu Santa Lutzi feria?

Beti izan dugu ohitura egun hau ospatzeko, lagunen artean ere. Euskal kultura asko bultzatzen delako, giro oso polita dagoelako, animaliak ere asko gustatzen zaizkidalako, postuak, etab. Ute dut urteko egun politenetako bat dela. 

 

Zein aholku edo gomendio emango zenioke lehenengo aldiz bisitatuko duen norbaiti?

Lehenik eta behin, pazientziarekin etortzeko, jende pila bat egoten delako. Ahal duten einean zerbitzu publikoak erabiltzeko, kotxearekin kaos handia egoten delako eta zerbitzu publikoak eskeintzen ditu bai tren gehiago ohikoak baino eta baita ere autobusak. Kartera beteta ekartzea ere, gauza pila bat daudelako erosteko, baina kontuz ibiltzeko esku luze asko daudelako. Eta gozatzeko, goiz-goizetik etortzeko, eguneko aldirik politena goizez delako, eta disfrutatzeko.

 

Nolakoa izan da aurten feria zure ustez?

Aurten nahiko jendetsua izan da, igandea izateak eragina izan du. Polita izan da, eguraldi ona egin du gainera.

 

Zerbait kontsumitu duzu aurten? Badago zerbait urtero kontsumitzen duzuna?

Salda eta txorizoa urtero-urtero hartu ohi dugu goizean famili artean. Gero, afaltzeko kuadrilan taloa hartu ohi dugu. Urtero bezela ere, postuetan zerbait erosi dugu.

 

Maider Aramendi, 

feriako bisitaria

bottom of page