ABENDUAK 13
Urretxu-Zumarraga
Igandean ospatu zen Urretxu-Zumarragan Santa Lutzi feria. Kaleak tradizioz jantzi ziren eta festa giroak eguna alaitu zuen herrietan. Jende andana hurbildu zen azokara eta baserriko produktuez gain, eskulangintzak, abereak eta herri kirolak ikusteko aukera aparta izan zuten bisitariek. Ez ziren falta haien esku-tartean, nola ez, eguneko eguneko taloa eta salda beroa. Egun eguzkitsua izan zuten Urretxu-Zumarragatarrek eta honek emaitza paregabeak izan zituen giroan, bisitarien kopuruan eta nola ez, produktu desberdinen kontsumoan.
Egun osoan zehar zerbitzu bereziak jarri zituzten Renfek eta Lurraldebusek eta antolatzaileek garraio publikoan hurbiltzea gomendatu zuten, ezinezkoa baitzen herrian aparkatzea.
Festaz aparte lehiaketak ere ospatu ziren igandean, kapoi, oilasko, barazki, fruta eta ezti lehiaketak zehatz mehatz. Hemen dituzue esparru desberdinetako irabazleak:
- 70.411 euroko aurrekontu batekin ospatu da aurten feria. Herrietako biztanle kopurua kontuan hartuta, Zumarragako herriak aurrekontuaren %60a ordaindu du eta %40a berriz Urretxuko herriak.
-491 postuekin, Zumarragan 317 postu kokatu dira eta Urretxun 174.
- Herriko barazkien txpelketak 9 parte hartzaile izan ditu, errege-sagarrarenak 12 eta fruituenak 2. Pottoken txapelketak 27 buruk parte hartu dute eta Euskal Herriko mendi zaldiaren lehiaketan 77. Urretxuko txapelketetan 6 parte hartzaile egon dira, 3 barazkietan eta beste 3 fruituetan. Kopoi eta txiten lehieketetan berriz, 18 eta 24 bikote egon dira lehian.
Santa Luzia eguna abenduaren 13an Lutzia Sirakusakoaren omenez ospatzen den jaia da. Egun honetan egiten dute Zumarragan eta Urretxun Euskal Herriko nekazal eta ganadu azoka garrrantzitsuenetariko bat. Bi udalerriotan askotariko jarduerak (lehiaketak eta erakusketak, esaterako) prestatzen dituzte. Goizean goiz jartzen dituzte postuak abeltzain, nekazari eta bestelako saltzaileek (500 postu gutxi gorabehera) eta goizeko 8:00etan ematen zaio hasiera azokari. Herrialde desberdinetatik hurbiltzen diren bisitariek ikusteko eta erosteko egoten diren gai guztiez gainera, herriko kaleetan hainbat talde ibiltzen dira giroa alaitzen. Gainera, Urretxuko Ederrena pilotalekuan herri kirolen erakustaldiak egoten dira (idi probak, aizkolariak, harri-jasotzaileak...) eta baita profesionalen arteko esku pilota partiduak ere.
XIX. mendearen erdira arte Urretxun ospatzen zen azoka, baina ordutik aurrera Zumarragan hasi ziren postu ezberdinak kokatzen (ondoan daude herriak dira). Urretxuk protesta ofizial ugari luzatu zituen, baina, Zumarragak ikusi zuen nola urteen poderioz, gero eta postu gehiago kokatzen ziren bere lurraldean. Zumarraga toki aproposak eskaintzen hasi zen feriarako. Mende horren bigarren zatian Urdaneta Ibilbideak ganadu feriarako toki aproposena izatera iritsi arte. 1979. urtean "geltokiak" zonaldea bihurtu zen feria gunea, baina Ertzaintzaren Etxea eraikitzeko obrak zirela eta, 1987. urtean Urdaneta Ibilbidera bueltatu zen, gaur egunerarte.
HISTORIA